Baldintzen bilduma



HERRIKO behiki sailaren baldintzen bildumaren baitako punduak hauek dira :

  • hazkuntzek egoitza Euskal Herriko herri batetan ukan bahar dute ; haskuntza horiek :
    • edo, Herriko Haragia elkartearen baitako egitura baten kide dira (Axuria kooperatiba, Lur Berri kooperatiba, Euskal Herriko Etxe-Ekoizleen Elkartea)
    • edo, beren gain ari dira, kabalak zuzenki salduz edo elkarteko hiltzaile bati

  • haragitako behiak dira

  • kabalak Euskal Herrian sortuak, haziak, gizenaraziak eta lurraldeko 3 hiltegietarik batetan hilak dira

  • gizenarzateko fasean, hazeleak JAO gabeko bazkak bakarrik erabiltzeko desmartxan engaiatuak dira
  • hiltzean, kabalek kriterio hauek bete behar dituzte :
    • 14 urte petik ukan
    • gutienik 120 kg (hezurrarekin) pizatu behar du aratxeak eta gutienez 320 kg behi heldu batek (erran nahi baita lehen aratxea ukana duena, emea bada)
    • E, U edo R konformazioa ukan
    • 2 edo 3 heineko gizentzea aratxearentzat eta 3 edo 4 heinekoa helduarentzat.

Sailaren kontrolak

Hazleak, bazka ekoizleak, hiltegiak, banatzaile eta saltzaileak engaiatzen dira Herriko Haragiaren Elkarteak finkatzen dituen ekoizpen eta asltze baldintza ezberdinak errespetatzea.

Barne-kontrolak eginak dira hiltegietan hiru hilabetero.

Bestalde, CERTISUD egiturak, kontrolak egiten ditu urte guziz sailako hiltegi eta mozte atelier guzietan, baita handizkako saltzaile eta banatzaile batzueri.

 

 

Ekoizpen baldintzak betetzen dituzten elikagaien zerrenda